mikel p ansa
HIZPIDEAK

Haserre dantza

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
EH bilduk behar zuen argazkia lortu du, eta politika instituzionalean urratsak egiteko Madrilen ezarria zeukan kristalezko sabaiari zulo bat egin dio. Unidas Podemosek gobernua behartzeko tresna bat dauka; iaz Espainiako Gobernua osatzeko egin zuten akordioan ere jasoa zegoen 2012ko lan erreforma—ez zegoen argi osorik edo atal batzuk— bertan behera uztea, baina ez zen erraza izan PSOE konbentzitzea, eta orain erabaki hori bizkortu eta behartzeko baliabide bat dauka. PSOEk zer dauka? Alarma egoera beste hamabost egunez luzatua, eta barne eztabaida bizia. Ez dago oso garbi Espainiako sozialistek zer atera duten akordiotik; oraingoz, patronala asaldatu zaio —eta hori ez da seinale ona erreforma bertan behera utzi nahi dutenentzat, PSOEk aiseago men egingo diolako patronalari UPrekin eta EH Bildurekin sinatutako paper bati baino—, sindikatuak aztoratu zaizkio —«elkarrizketa sozialean» zuten rola zertan gelditu den galdezka dabilzkio gobernuari—, Ciudadanos ere ez dago gozo, eta Eusko Jaurlaritza eta EAJ kontrakarrean harrapatu ditu, hauteskundeak egiteko bi hilabete falta direnean, sakoneko mugimendua egin baitu EH Bilduk. Inor gutxi eroso utzi duen mugimendu bat da, beraz, eta ikustekoa izango da zer etorkizun edukiko duen. Baina gobernu koalizioak berak bere programan onartua zeukan neurri bat aurrera eramateko akordio batek horrelako zalaparta eragitea esanguratsua da. Seguru asko jokoan dagoena lan erreforma bera baino urrunago doalako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.