Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Zaldibarko isiltasuna

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Gaur hilabete amildu zen Verter Recycling enpresaren hondakindegia Zaldibarren. Gaur hilabete geratu ziren zaborpean bi langile. Gaur hilabete gelditu zen agerian urteetan isilpean egondako egoera: enpresak zabortegian egindako irregulartasun sorta. Hilabete, eta zaborretan galduta daude oraindik Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen gorpuak. Hilabete, eta amildutako hondakinei aterabiderik eman ezinik dabiltza. Hilabete, eta argibiderik ez dute eman luiziari buruz: zer gertatu zen, orain arteko ikerketek zer dioten, zer hutsune izan diren, zer erantzukizun. Hilabete, eta isiltasuna nagusi.

Neurri handiko hondamena izan da: «krisia», Eusko Jaurlaritzaren beraren hitzetan. Nabarmena da Jaurlaritza erabat gainditu duela, eta hutsak izan direla kudeaketan, huts larriak: larrialdi zerbitzuei berandu abisatu zieten amiantoaz, herritarrei ez diete argi eta ziurtasunez hitz egin kutsaduraz, erreskate lanetan «deskoordinazioa» sumatu dute bi langileen senideek... Hilabete honetan agerian geratu dira kudeaketa akatsak.

Baina zabortegia erori osteko kudeaketak adinako inportantzia du aurretik egindakoak: zer jarraipen egin zioten zabortegiari, zer kontrol duten hondakinek, industriarentzat giltzarri diren azpiegitura kritikoak nola dauden esku pribatuetan... Zabortegia erori ostekoa bideratzeko garaia da. Baina aurki izango da gaiari osotasunez heltzeko unea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.