mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Aldaezina

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Egoera anitz aldaezinak direla barneratu ohi da; alegia, gizaki batek bere bizitza osoan ez duela ikusiko gizarte bat edo gizarte batzuk baldintzatzen dituen egoera jakin bat nola aldatzen den. Berlingo Harresia, errate baterako, errealitate aldaezin gisa ikusi zen. Statu quo ezin solidoagoa zela uste zuten bai hura zutik mantentzea defendatzen zutenek, baita hura eraitsi nahi zutenek ere.

Espainiako Erresumak halaxe dauka euskal presoen auzia, errealitate aldaezin gisa, nahiz eta Euskal Herrian ia aho batez defendatzen den euskal presoek herrialdeko espetxeetan egon behar dutela. Patxi Ruizen gose grebak eragin du lozorroan edo apatian zegoen gai hori berriz ere eztabaida publikoen lehenbiziko mailetara igotzea. Oroitarazi du konpondu gabeko arazo kolektibo bat dagoela. Antzeko ezaugarriak izan dituzten bertze gatazka armatu batzuetan ez bezala, Espainiak presoen auzian aparteko erantzukizunik ez balu bezala jokatu nahi du Euskal Herrikoan, zigorrak sakabanatuta eta osorik betetzea ez den alternatibarik ez balego bezala. Eta errealitate hori aldaezina dela sozializatu du. Baina Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak erakutsi du hori ez dela horrela. Frantziako Justizia Ministerioarekin elkartuko da berriz, eta sektore politiko aski ezberdinak biltzen dituen taldea hagitz gogor mintzatu zaio Parisi. Harresi ustez aldaezina Madrilen dago, baina Parisen mugimenduak sustatzeak beti ireki liezaioke arrakalaren bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.