PROPOSAMENAK

2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Elkarrekin Podemos IUk eta EH Bilduk txosten bana eman diote Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuari, aurrekontuen negoziazioari begira zenbait proposamen egiteko. Hona hemen batzuk:

EH BILDU
Zerbitzu publikoak indartzea. Osasun sistemarako, 140 milioi euro; hezkuntza sistemarako, 50 milioi. Gizarte zerbitzuetarako, 14 milioi.
«Ziurtasun ekonomikoa eskaintzea». Pandemian ohiko funtzionamendua mugatua duten sektore ekonomikoak erreskatatzeko funts bat osatzea: 200 milioi. Gazteen prekarizazioaren aurka, 20 milioi.
Diru sarrerak handitzea. Besteak beste, zerga erreforma «sakon» bat eginda eta COVID-19 tasa bat «berehala» ezarrita.

ELKARREKIN PODEMOS-IU
Osasungintza publikoa indartzea. Osakidetzako lehen arretako eta erizaintzako lantaldeak indartzea eta COVID-19aren aurkako txertorako baliabideak ugaritzea: 55 milioi.
Zaintza eta berdintasuna. Berdintasunerako per capita gastua handitzea, guraso bakarreko familiak laguntzeko diru sail bat sortzea, indarkeria matxistaren biktimak laguntzea: 31 milioi.
Enplegua eta industria. 125 milioiko enplegu plan bat sustatzea.
Zerga erreforma. Progresibitatea handitzea.
Defizit muga handitzea. %2,2tik %2,6ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.