Intzidentzia tasa laututa dago Hego Euskal Herrian

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Positiboen intzidentzia tasa laututa dabil; orain dela aste batzuk, beherako kurba agerikoa zen, baina orain ez da halakorik ageri. Araban 150 da; Bizkaian, 218; Gipuzkoan, 212; eta Nafarroan apalena: 135. Hego Euskal Herriko osasun sistemek 9.634 test egin zituzten herenegun, eta 382 positibo izan ziren; alegia, testen %3,9. Lurraldeka, 160 kasu Bizkaian atzeman zituzten, 118 Gipuzkoan, 57 Nafarroan, eta 44 Araban.

 

COVID-19arekin lotutako ospitaleratzeak 41 izan ziren; orain dela hilabete pare bateko goraldiarekin alderatuta, apaldu egin da kopurua —apirilaren 20an, adibidez, 135 izan ziren— , baina laututa dabil azken asteotan, gorabeherekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.