gotzon hermosilla
SOSLAIA. M. Azurmendi

Bizitza bat bihurgunez beterikoa

2021eko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Mikel Azurmendi Intxausti (Donostia, 1942-2021) ertz askoko pertsona izan zen: idazlea, antropologoa, unibertsitate irakaslea, itzultzailea, editorea eta beste.

Azken hamarkadetan, baina, ETAren kontrako bere jarrera irmoak eta euskal nazionalismoari zuzenduriko gezi dialektikoek egin zuten ezagun herritarren artean. Herenegun hil zen, Igeldoko bere etxean (Gipuzkoa).

Gaztetan ETAko kidea izan zen, baina 1990eko eta 2000ko hamarkadetan argi paratu zen ETAren aurka, eta, adibidez, Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen.PPren hautagaia izan zen udal bozetan.

1970eko hamarkadan bi poesia liburu idatzi zituen haren poema batzuk oso ezagun egin ziren Imanolek abestuta, eta 1987ra arte eleberri bat, Gauzaren hitzak, eta zenbait saiakera argitaratu zituen euskaraz, baina gero hizkuntza baztertu zuen, eta geroztik gaztelaniaz argitaratu zituen bere liburu guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.