AZKEN MURRIZKETAK

2019ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Greziako Gobernuak 2015eko ekainaren 29an ezarri zituen kapital kontrolak: corralito-ak hiru aste iraun zuen, baina neurri batzuek gaur arte iraun dute. Hauek dira gaur arte indarrean zeuden kapital kontrolak:

Eguneko ordainketak:100.000 euro. Enpresek atzerriko bezeroei ezin zieten 100.000 euro baino gehiagoko ordainketarik egin egunean.

Atzerrira eskudirutan: 10.000 euro. Greziar bakoitzak ezin zituen atzerrira 10.000 euro baino gehiago atera eskudirutan.

Atzerrirako transferentziak: 4.000 euro. Greziarrek bi hilean gehienez ere 4.000 euro bidal zitzaketen atzerriko beste kontu batera.

Bestelako murrizketak. Debekatuta zegoen nazioartera diru transferentziak egitea bitxiak, artelanak, material pornografikoak eta zorizko jokoak erosteko eta ordaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.