PROPOSAMENA

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
1. Kokagunea. Proposatu da apustu etxeak ez egotea ikastetxe edo gazte gune batetik 300 metrora gutxienez, baina «udalek distantzia handitu dezakete». EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak 600 metroko muga ezarri nahi zuten.
2. Ostalaritza. Proposatu da makina bat izatea. Ostalariak makina itzaltzeko eta pizteko botoiaren kontrola izango du, adingabeek apustu egitea galarazteko. Terrazetan ezingo da makinarik jarri, ezta hezkuntza, osasun edo kirol eremuetako tabernetan ere.
3. Publizitatea. Postaz edo telematikoki bidalitako publizitatea debekatzea proposatzen da. Komunikabideetako iragarkiak ere mugatu nahi dira, eta soilik gaueko ordu txikietan jartzea baimendu.
4. Diru laguntzak. Apustu etxeek kirol taldeak babesteari eta bertan publizitatea jartzeari betoa jartzea proposatzen da. Hori egiten duten taldeek ez dute laguntza publikorik jasoko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.