Noiz sortua: 2019-01-11 00:30:00

Akordio zantzurik ez dago Kristau Eskolako gatazkan

Bilkura dute gaur sindikatuek eta patronalak, eta, aldaketarik ez badago, aste eta erdiko greba hasiko dute asteazkenean. Gurasoak, kezkatuta

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko urtarrilak 11

Gordin-gordin dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetako lan gatazka. Sei egunez greba egin dute langileek ikasturte honetan, eta, aldaketarik ezean, gogortu egingo dituzte protestak: aste eta erdiko greba hastekoa dute datorren asteazkenean. Sindikatuek eta Kristau Eskolak bilera dute gaur, baina ez da akordio zantzurik ageri. Patronalak orain egun batzuk bidali zien azken proposamena sindikatuei, baina haiek aurreratu dute ez dela aski. Gaurko bileran Kristau Eskolak ez du beste proposamenik aurkeztuko, taldeko iturriek BERRIAri berretsi diotenez; aztertu nahi dute proposamen horretan zehazki zertan dauden adostasunak eta desadostasunak. Sindikatuek, berriz, ohartarazi dute hori bada Kristau Eskolaren eskaintza aurrera egingo dutela grebarekin.

Gatazka lehenagotik dator, baina bereziki gogortu da ikasturte honetan. Azaroko azken astean, adibidez, lau egunez jarraian egin zuten greba, asteartetik ostiralera. Protestek eragin handia dute: gatazkan dauden ikastetxeetan 9.000 behargin inguru ari dira, eta 120.000 ikasle. Guraso elkarteak kexu dira, ikusita zenbat eskola egun dauden airean. Bereziki Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin dute kezka, selektibitatea gertu dutelako. Herenegun bilkura egin zuten sindikatuekin.

Gatazkan elkar hartuta daude mahaiko bost sindikatuak: ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT. Hilabeteotan bilerak egin dituzte patronalarekin, eta azken egunetan banakako batzarrak ere bai, baina oraingoz urrun dirudite batzuen eta besteen proposamenek.

Langileen eskariak

Langileen egoerarekin kexu dira sindikatuak, eta gogorarazi dute hamar urte daramatzatela lan hitzarmenik gabe. Lau ardatz dituzte sindikatuen eskariek. Batetik, soldatak: ohartarazi dute beharginek %10 galdu dutela erosahalmena. Bigarrenik, lan zama: eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko ordu osagarriak izatea. Hirugarrenik, haur hezitzaileen eta hezkuntza laguntzako espezialisten egoera: haien lana ere irakaskuntza jardun gisara hartzea nahi dute, eta ordu osagarriak izatea. Eta laugarrenik, enpleguari eustea: ikastetxeak ixten direnean —ikasle faltaren eraginez arriskuan daude zentro batzuk—, langileak beste nonbait kokatzeko eredua hitzarmenean jasotzea.

Kristau Eskolak «ulertzekotzat» jo izan ditu sindikatuen eskariak, baina ohartarazi du dirurik ez duela horiek bideratzeko. Mikel Ormazabal zuzendariak aitortu du erosahalmena galdu dutela langileek eta lan zama igo dela, baina erantzun du finantzaketa publiko handiagoa behar dela.

Kristau Eskola gatazkan dagoela, akordioa egin dute itunpeko beste arlo nagusian, ikastoletan. LABek sinatu du. ELA, berriz, aurka agertu da, eta, hain justu, Kristau Eskoletan gehiengoa du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna