Albistea entzun

Karbono isuriak, inoiz baino garestiago

Argindarra sortzeko lignito ikatza erretzen duen zentrala Bogatynian, Polonian.
Argindarra sortzeko lignito ikatza erretzen duen zentrala Bogatynian, Polonian. MARTIN DIVISEK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko abenduak 7

Argindarra garestitzen duen aldagaietako bat dira karbonoa isurtzeko eskubideak, eta inoiz baino garestiago daude. Izugarri garesti, ikusita duela urtebete zenbat balio zuen karbono dioxido tona bat atmosferara isurtzeko eskubideak. Joan den ostiralean une batez eskubideak lehen aldiz 80 euroak gainditu zituen Amsterdamgo merkatuan. Horrek esan nahi du duela urte bete baino %145 garestiago dela kutsatzea altzairugileentzat, findegientzat edota aire konpainientzat. Bai, hiru aldiz garestiago.

Berez karbono eskubideen merkatuaren azken buruko helburua horixe da: orain arte ordaindu gabeko prezioa (garestia) jartzea kutsatzeari, argindarra edo beste gaiak ekoizteko modurik zikinenei gauzak zailtzeko eta garbiagoei bidea errazteko. Gainera, isurtzea garesti izanda, epe luzean, karbono harrapaketa edota hidrogeno berdea ekonomikoki bideragarriago bihurtzen dira. Helburu horregatik, Batasuneko herrialdeek merkaturatutako eskubideen kopurua murriztu egiten da urtetik urtera. Eta horregatik Alemaniako koalizio gobernu berriak adostu du karbono eskubideari gutxieneko prezioa 60 eurotan ezartzea herrialdean.

Urte askotan karbonoa isurtzeko eskubidearen prezioa oso apala izan da, baina azkenean karbono isuriak murrizteko Europako Batasunaren asmoak serioak eta sinesgarriak direla erakusten du, neurri batean, eskubideen garestitzeak.

Baina udazken honetan gas natural garestiak hankaz gora jarri ditu asmo onak. Gasa urri, Europako herrialde asko, Alemania tartean, jo eta ke ari dira ikatza erretzen argindarra sortzeko; hots, modurik zikinenean ari dira elektrizitatea sortzen. Eta horretarako, argindar konpainiek karbono eskubideak behar dituzte, euren isurien kontuak emateko orduan, eta horrek eskubideen prezioa are gehiago igotzen du.

Badira beste arrazoi batzuk azken asteetako igoerarako. Eskubide horietarako erosketa aukerakabenduaren 15ean iraungitzen dira, eta haiek kitatzeko inbertsiogileak urte amaiera arteko eskubideen gerokoak erosten ari dira. Horrez gain, abenduaren 20an egingo da isurketa eskubideen azken enkantea, eta ez da izango eskubide gehiago gobernuak berriz urtarrilean eskubideak saltzen hasi arte.

Baliteke, gainera, eskubideak are gehiago garestitzea. Clean Energy Transition LLP estaldura funtsekoburuak Bloombergi ostiralean esan zion eskubideek 100 euroak gainditzea espero dutela, argindar konpainiek ikatza erretzen jarraituko duelako.

Eta gas garestiak, nazioarteko hornikuntza kateak inflazioaren mamua berpiztu dutenean, karbono eskubide garestiek ere gorantz bultzatzen dituzte beste prezioak. Adibidez, Frans Timmermans Europako Batzordeko Klima buruaren arabera, argindarraren prezio igoera horren bosten bat dagokio karbono eskubide garestiei.

Argindar garestia sufritzen ari diren herrialdeetatik bik, Espainiak eta Poloniak, bakoitzak bere aldetik, espekulazioa eteteko neurriak hartzeko eskatu diote Europako Batzordeari; besteak beste, muga jarrita egunean salerosi daitezken eskubide kopuruari. Bi herrialdeen aburuz, espekulazioa dago eskubideen garestitze horren atzean.

Gauzak horrela, energia iturriak, argindarraren prezioak eta karbonoa isurtzeko eskubideak ere hizpide izango dituzte, zalantzarik gabe, Europako Batasuneko gobernu buruek abenduaren 16tik 17ra egitekoa duten goi bileran.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Agintari politikoak, asteazken honetan Karrantzan eginiko ekitaldian. ©Berria

Esne kooperatibek 100 milioi inbertituko dituzte isuriak murrizteko

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 603 etxaldek parte hartuko dute egitasmoan. Europako funtsak erakarri nahi dituzte.

Elma Saiz Ekonomia kontseilaria Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroak pandemia aurreko urtean baino %5,8 gehiago bildu du 2021ean

Xabier Martin

2020an baino %15 gehiago bildu du ogasunak: 4.170,4 milioi euro; alegia, 543,3 milioi gehiago. Zorra ere kitatu du Foru Gobernuak: 465 milioi euro arindu du, eta gaur egun 3.152 milioi euroko zor publikoa dauka.

Langraitzeko enpresaren sarrera. ©FIASA

Langile bati egindako jazarpen sexuala salatu du Fiasako batzordeak

Xabier Martin

ELAk, LABek eta UGTk esan dute enpresak «abusu sexuala ezkutatu» nahi izan duela, eta ez duela «arduraz» jokatu zuzendaritzako kide batek emakume langile bati egindako jazarpenaren aurrean.

Bizkaia dorrea, Bilboko Plaza Biribilean. ©juanan ruiz / foku

Neguriko familien bi funtsek Bizkaia dorrea erosi dute

Iker Aranburu

165 milioi eurotik gora ordainduko dizkiote oraingo jabeari. Solarpacken salmentari esker, 445 milioi euro patrikaratu zituzten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.