CHRISTINE LAGARDE

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Christine Lagardek (Paris, 1956) ibilbide profesional eta politiko luzea izan du.

1981-2005. Ikasketaz abokatua da Lagarde, eta horretan aritu izan da, gai ekonomikoetan zehazki: enpresen bat egiteak, erosketak, lan kodea, enpresen arteko eztabaidak... 1995ean Baker McKenzie abokatu etxe ospetsuko lehen emakume bazkide izendatu zuten.

2005-2011. Ministro izan zen Nicolas Sarkozyren gobernu kontserbadorean. Lehenik, Merkataritza ministro, Laborantzakoa ondoren, eta, 2007tik aurrera, Finantza ministroa. Han hartu zuen erabaki batek orbandu egin dio curriculuma: Frantziako Estatuak Bernard Tapie enpresaburuarekin zuen auzia arbitratze pribatu batekin amaitzea onartu zuen. Erabakia «arduragabea» izan zela ebatzi zuen epaileak 2016an, baina ez zuen Lagarde zigortu.

2011-2019. Dominique Strauss Kahnek Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaritza utzi zuen, bortxaketaz akusatua izan ondoren. Lagardek ordezkatu zuen, eta hark hasitako ildoari jarraitu zion: dogma liberalei eutsi arren eta bere dirua jaso duten estatuei austeritatea eta erreforma liberalak eskatu arren, NDFren mezua sozialagoa izan da, eta kezka azaldu du pobreziaren eta desberdintasun sozialen inguruan. Austeritate dosiarekin urrunegi joan zela ere onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.