Bizkaiko metalean borrokarako deia egin du LABek

2018ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Bizkaiko metaleko ituna negoziatzeko mahaia blokeatuta dago. Hamargarrenez batu ziren aste honetan sindikatuak eta FVEM, eta, LABen ustez, «patronalak ez ditu langileen eskariak onartuko horretara behartzen» ez badute. Soldaten igoera %0,5 igotzea proposatu zuen patronalak, baina gutxiegi iritzi zion LABek. Galdera egin zien ELA, CCOO eta UGTri, ea zer egiteko prest dauden:«Patronala kritikatu eta oharra ateratzera mugatuko dira edukiak nahikoak ez direla esanez, aurrera egiten ez duen mahai batean eserita eroso daudenean». LABek mobilizatzen jarraitzeko deia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.