Muskizko isuriaren inguruko gardentasun falta salatu dute

Erredakzioa
2021eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Joan den larunbatean Petronorrek Muskizko (Bizkaia) Barbadun ibaian eragindako petrolio isuriaren inguruan dagoen «gardentasun falta» salatu du Ekologistak Martxan taldeak. «Ez dago batere argi faunan eta floran izan duen ingurumen-inpaktua, ezta kalteak ebaluatzen ari diren ere». Hori dela eta, enpresari berari, Uraren Euskal Agentziari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari azalpenak emateko eta erantzukizunak argitzeko eskatu die.

Isurketaz geroztik, petrolioz zikindutako natur eremu eta animalien argazki eta bideoak zabaldu dituzte zenbait herritarrek. Ekologistek nabarmendu dute ez dela lehenengo aldia halakorik gertatzen dela. Itsasertzeko ingurumen-narriadura adierazteko Eguzkik urtero egiten duen Bandera Beltzak txostenean askotan agertu da petrolio-findegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.