Mediterraneoan 32 migratzaile erreskatatu dituzte

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Libiako kostaldetik gertu 32 migratzaile erreskatatu ditu Sea-Eye Alemaniako gobernuz kanpoko erakundearen Alan Kurdi itsasontziak. Erakundeak ohar batean jakinarazi duenez, Mediterraneoan noraezean zebilen plastikozko itsasontzi batean zeuden migratzaileak. Libiarrak dira guztiak, eta horien artean bost haur daude.

Alan Kurdi-k larrialdi dei bat jaso zuen, eta salatu dute dei horri ez ziotela jaramonik egin Libiako erreskate zerbitzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.