Albistea entzun

Europaren xedea betez, %10 azpitik dago eskola uztea lehenbiziko aldiz

Europako Batasunak 2020rako jarritako xedea jada bete da.

Europako batez bestekoa baino txikiagoa da uztea.

Espainiatik oso urrun dago
Ikasle talde bat, ikasgelan. Artxiboko irudia da.
Ikasle talde bat, ikasgelan. Artxiboko irudia da. PACO CAMPO / EFE

Garikoitz Goikoetxea -

2016ko otsailak 14

Oinarrizko hezkuntza bukatu orduko edo hura bukatzerako eskola uzten dutenen kopurua inoizko mailarik txikienera heldu da. Europako Batasunak 2020rako ezarritako helburuak jada beteak ditu euskal hezkuntzak. Eskola uzte goiztiarra %10 baino txikiagoa izatea ezarri du Bruselak urte horretarako, eta iaz %9,9ko tasa izan zuen Hego Euskal Herriak. Espainiako Hezkuntza Ministerioak emandako datuetatik atera du kalkulua BERRIAk. Europako herrialde aurreratuenetara hurbildu da zenbaki horrekin euskal hezkuntza: Europako Batasuneko batez bestekoa baino txikiagoa da eskola goiz uzten dutenen tasa.

Hau adierazten du tasa horrek: 18-24 urte arteko gazteetatik zein portzentajek ez duten oinarrizko titulua baino handiagoa edo zenbat ez diren ari ikasketa horietan.

Egoera ekonomikoak zuzeneko eragina du joeran. Kualifikaziorik gabeko lanpostuak lortzeko aukera handia zegoenean, eskola uzte goiztiarra ez zen jaitsi; are, leku batzuetan gora ere egin zuen. Krisiarekin, lanpostuak gutxitzearekin, jaitsi egin da uztea, gazte asko eskolara bueltatu baitira —Lanbide Heziketan gorakada handia izan dute krisi garaian—.

Pareko herrialdeak

%10eko mugatik behera jarrita, Europako Batasuneko batez bestekotik ere jaitsi da euskal hezkuntza. Parean hauek ditu: Belgika (%9,8), Finlandia (%9,5), Alemania (%9,5)... Herrialde horien azken datua 2014koa da. Beherago ere badaude herrialde batzuk: Frantziak, adibidez, %8,5eko uzte tasa du. Taldean daude Austria (%7), Irlanda (%6,9) eta Lituania (%5,9), esaterako. Kroaziak du Europako tasarik txikiena: %2,7.

Beste muturrean, eskola uzte handienarekin daude Italia (%15), Portugal (%17) eta Errumania (%18), adibidez. Marka Espainiak dauka: %20ko eskola uztea. Asko jaitsi da tasa —2009an, esaterako, %31koa zen—, eta gobernuak dio LOMCEren eraginagatik izan dela. Adituek berretsi dute, ordea, krisi garaiko aldaketak direla oinarria.

Euskal Herrian, jaitsiera gorabehera, joera bat oraindik ere indarrean dago: emakumeen eskola uzte goiztiarra nabarmen txikiagoa da gizonena baino. Iazko uztearen datuei erreparatuta, adibidez, honako hau da diferentzia: 18-24 urte bitarteko gizonen eskola uzte goiztiarra %12,2 izan zen; emakumeena, berriz, %7,7.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren artxiboko irudi bat. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Txertoen patenteak kentzearen gainean eztabaidatzea onartu du Europak

Maria Ortega Zubiate

Herrialde ekoizleei dei egingo diete «esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko». Europako Batasuna da «munduko txerto esportatzaile nagusia». AEBek babestu egin dute txertoei patentea kentzea.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©David Aguilar / Efe

Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Berria

Urkulluk esan du soilik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.

PCRak egiteko eremua, Nafarroako Ospitale Gunean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Apaltzerik ez, hirugarren egunez: 809 positibo Hegoaldean

Ion Orzaiz

13.965 PCR eta antigeno test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibotasuna apur bat igo da, %5,8raino

Euskara azterketa, atzo, Barakaldoko BECen. ©BERRIA

Ia 17.000 ikasle ari dira atzoz geroztik HABEren euskara azterketa egiten

Gotzon Hermosilla

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako deialdiez gain, Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeetan ere egingo dute euskara azterketa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna