Desobedientziaz akusatuta, Nuet epaitzen hasi dira

2021eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Martxan jarraitzen dute Kataluniako independentzia prozesuaren harira hasitako epaiketek. Atzo, Joan Josep Nuet Kataluniako Parlamentuko Mahaiko idazkari ohiaren kontrakoa hasi zen, Espainiako Auzitegi Gorenean. Harentzat zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatzen du fiskaltzak, ustezko desobedientzia delitu bategatik. Epaiketan, Nuetek adierazi zuen bere nahia independentismoa «konstituzioaren iragazkitik igarotzea» zela: «Ez nuen nire botoa desobeditzeko erabili nahi».

Nuet Catalunya Si Que Es Pot koalizioko kide gisa iritsi zen parlamentuko mahaira, baina ERCko diputatua da egun, Espainiako Kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.