8,7 milioi euro turismo eta merkataritza bonuetarako

Iosu Alberdi.
2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Euskadi Turismo Bonua eta Euskadi Bonudenda aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak, aldundiek, eta hiriburuetako udalek, enpresa txikiei eta ertainei lagundu eta kontsumoa aktibatzeko asmoz. Denera, 8,7 milioi euroko inbertsioa egingo dute; bost milioi euro saltokietara bideratuta, eta 3,7 milioi turismora. Horri esker 26 milioi euro mobilizatzea espero dute. 18 urtetik gorakoek erabili ahal izango dituzte, eta, turismo bonuen kasuan, baita lurralde horietatik kanpokoek ere.

Ia milioi bat bonu jarriko dituzte kontsumitzaileentzat, 466.250 ostalaritzarako eta 500.000 merkataritzarako. Azken horiek hamar euroko balioa izango dute, eta gutxienez 30 euroko erosketa bat egitea eskatuko dute. Erabiltzaile bakoitzak lau bonu erabili ahal izango ditu gehienez, hau da, 40 euroko deskontua.

Turismorako eta ostalaritzarako bonuen kasuan, hiru mota daude. Lehen biak ostalaritzara, jatetxeetara eta turismo intereseko jarduerei lotutako enpresetara bideratuta daude. Bost eta hamar eurokoak izango dira. Lehenak gutxienez hogei euroko erosketa bat egitea eskatuko du, eta bigarrenenak, 40 eurokoa. Hirugarren modalitateko bonuak turismo alorreko ostatuetarako dira. Hogei euroko balioa izango dute, gutxienez 60 euroko erosketetan erabiltzeko. Ezingo dira, ordea, establezimendu berean bi bonu baino gehiago gastatu, eta gehienez 40 euroko deskontua baliatu dezake pertsona bakoitzak.

Bonuak ez dira fisikoak izango, saltokian nortasun agiria erakustea nahikoa izango da-eta gehienezko kopurua bete ez dela ziurtatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.