Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua «Rojavakoa da benetako iraultza bakarra; eredu propioa da kurduena»

Publizitatea

Mundua

Karlos Zurutuza. Kazetaria

«Rojavakoa da benetako iraultza bakarra; eredu propioa da kurduena»

 
Argazkia: IRUTXULOKO HITZA

2017-11-09 / K. B. T.

Ekialde Hurbileko ertz geografikoetara bidaiatu du Karlos Zurutuzak (Donostia, 1971). Munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada, isilarazitako herriei ahotsa emanez.

Rojavan abiatu duzu zure bidaia. Kurduekin.

Siriako kurduak nahi gabe bilakatu dira albiste. Estatu Islamikoaren kontrako haien erresistentziak eraman ditu hedabideen tituluetara, eta, urte luzeak borrokan eman arren, 2014an deskubritu zituen munduak. Ekialde Hurbilean inoiz piztu den mugimendu iraultzaileenaren eredu dira: Rojavakoa da inoiz ikusi dudan iraultza bakarra; eredu propioa da kurduena, berta-bertakoa, ez Mendebaldeak inportatutako demokrazia izeneko zerbait.

Libiako amazigentzat ispilu da orain eredu hori, ezta?

Hala da. Nafusako mendietatik bereari eutsi diote; autogobernuari, hizkuntzari eta, funtsean, herria ere badirela aldarrikatzeari. Akonfesionaltasuna eta genero berdintasuna dira, besteak beste, herri horren diskurtso politikoaren ardatzak. Ez da apustu makala Ipar Afrikan.

Sahararrak, berriz, ahaztuen artean ahaztuenak direla diozu.

Nekez bila daiteke gatazka etsigarriagorik. Milaka familia basamortuan hiltzera kondenaturik dauden bitartean, beste hainbeste bizirik irauten saiatzen dira beren etxe okupatuan, duela berrogei urtetik. Rabaten errepresioa itzela da, 2.500 kilometroko murru bat dauka herri bat banatzeko, eta, nola ez, potentzia kolonial ohien laguntza ere bai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak