Milaka lanpostu publiko egonkortzeko esan dio LABek Jaurlaritzari

xabier martin
2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Administrazioko 50.000 enplegu «arriskuan» daude, LAB sindikatuaren arabera, «behin-behineko kontratuak dituzten ordezkoek» betetzen dituztelako lanpostu horiek, eta milaka langile horientzat «irteera ordenatu bat» egon dadin nahi du sindikatu abertzaleak. Horregatik, lege proposamen bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Enplegu Publikoa Egonkortzeko eredu propioa eduki dezan erkidegoak.

Sindikatuko Zerbitzu publikoen federazioko arduradun Gorka Berasategik azaldu zuen atzo, Gasteizko gobernuak bazterrean utzi behar duela estatuko eredua, «arriskuan ez jartzeko lanean hamarkadak egin dituzten milaka langile publikoren lanpostuak». Beren lana «babesik eta egonkortasunik gabe» egiten dute behin-behineko langile horiek, LABeko kidearen arabera. Osakidetzan, Hezkuntzan eta Jaurlaritzaren administrazioan jarduten dute langile publiko horiek, eta Berasategik uste du «behar-beharrezkoa» dutela enplegu plan oso bat. «Egoera horretara iritsi gara, egoera hori gerta zedin egin delako politika», esan zuen Gasteizko gobernuari erreparatuz.

LABeko kideak esan zuen ordezko askok ez dutela aukerarik izan beren lanpostuak egonkortzeko, eta lanpostuak deialdi publikora atera behar direla, baina aldagai hori kontuan hartuz, «kaleratze masiboak egon ez daitezen». Administrazioan behin-behineko langileen tasa %40koa dela gogoratu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.