Albistea entzun

Mendiko eskia

Mendiko eskiaren gorakadaren isla

Pandemiagatik ezohiko munduko txapelketak izan diren arren, Andorran egindako ekitaldia kirol honek azken urteetan izan duen gorakadaren isla izan dira. Han izan dira Nahia Quincoces, Iñigo Martinez de Albornoz eta Igone Campos euskaldunak.

<b>Arinsal.</b> Mendiko eskiaren urteko lehia handietako bat egitea lortu dute, pandemia gorabehera.
Arinsal. Mendiko eskiaren urteko lehia handietako bat egitea lortu dute, pandemia gorabehera. U. U. Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2021eko martxoak 9 - Arinsal

2021eko mendiko eskiaren egutegian gorriz markatuta zegoen ekitaldi nagusia jokatu da Arinsalgo (Andorra) eski estazioan, bost egunez. Pandemiagatik ezohiko munduko txapelketak izan diren arren, kirol honek azken urteetan izan duen gorakadaren isla izan dira. Lau diziplina jokatu dituzte: esprintak, erreleboak, bertikala eta banakakoa. Egunean diziplina bat jokatuz, eskiatzaileek aukera izan dute euren onena erakusteko, hainbeste denboran entrenatzen ibili ondoren.

Nahia Quincoces: «Munduko txapelketok azkenak izan dira niretzat»

Olinpiar Jokoetarako bidean dagoen kirol hau jauzi handi eta etengabeak egiten ari da azken hamarkadan, eta eskiko beste modalitate batzuetatik dator jendea mendiko eskira. Teknifikazio zentroek lan etengabea egiten dihardute, eta gazteak inoiz baino indartsuago ikusten dira elur gainean.

Iñigo Martinez de Albornoz: «Txapelketetan behar izaten den zortea falta izan zait»

Historian lehenbizikoz, hiru euskaldun izan dira munduko onenekin lehian: Nahia Quincoces, Iñigo Martinez de Albornoz, eta Igone Campos. Lehen biak eskiatzaile ohikoak izan dira nazioarteko txapelketetan azkeneko urteotan; Camposek, baina, estreinakoa izan du Andorran. Ahalik eta ongien jarduten saiatu diren arren, helburuak guztiz bete gabe itzuli dira berriro ere Euskal Herrira.

Igone Campos: «Arantza txiki bat gelditu zait»

Txapelketetako izarrik distiratsuena Axelle Gachet Mollaret (Annecy, Frantzia, 1992) izan da. Azken urteetan mendiko eskiak eman duen eskiatzailerik onenetariko bat da, eta urrezko bi domina eta zilarrezko beste bat eskuratu ditu; iazko abuztuan ama izan zen, eta sei hilabete eskasean itzuli da txapelketen gorenera. Munduko txapelketen egutegian zeuden bi probarik gogorrenetan, bertikalean eta banakakoan, aurkaririk gabe gelditu zen lehen igoera hasi orduko. Munduko eta Europako hainbat txapelketa irabaziak ditu, eta bere curriculuma handitzen jarraitzeko asmoa dauka hurrengo urteetan. Bi proba nagusietan gertuen izan duen eskiatzailea Tove Alexandersson suediarra izan da. Mendian korrika ere bikain moldatzen da eskiatzaile hori, eta beste bi domina irabazi ditu.

Gachet Mollaretez gain, suitzarrak eta italiarrak izan dira eskiatzailerik nabarmenenak Andorran. Gizonezkoetan, Robert Antonioli (Sondalo, Italia, 1990) beteranoa izan da txapelketetako beste izarretako bat. Diziplina guztietan bikain moldatzen da, eta, probarik irabazi ez duen arren, zilarrezko bi dominarekin itzuli da etxera. Antoniolirekin batera, Matteo Eydallin haren herrikidea eta Remi Bonnet suitzarra nabarmendu dira beste guztien gainetik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Asko daukat ikasteko oraindik mendiko eskian»

Unai Ugartemendia

Mendiko eskian euskal selekzioan aritzen diren emakumeetako bat da Carlota Martinez de Aragon. Eski alpinoan ibili ondoren, lesio bat tarteko, mendiko eskian hasi zen, eta gustura ari da.
Wold Tourra begiz jota, Laboral Kutxa taldearen egonaldia

Erronkaren tamainara hazi

Iñaki Berastegi

Alteako egonaldiarekin amaitu du Laboral Kutxa taldeak 2023ko denboraldirako prestaketa fasea. Zaila bada ere, helburua, 2024an World Tour mailan tokia egitea da. Hala ere, txirrindulariek azpimarratu dute erronka hori ezin dela «obsesio» izan. Ilusioa izan dute lanerako akuilu nagusi.

 ©EUKEN ALBERDI

Izotzaren bueltan dantzan

Iñigo Lasa

Izotz pista batera sartu zen lehen aldian, negarrez atera zen Euken Alberdi. Egun, munduko onenekin lehiatzen da. 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzea du amets.
Oscar de Marcos eta Moi Gomez, lehian Athleticek eta Osasunak San Mamesen jokatutako derbian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Euskal talde bat Kopako finalean arituko da

Beñat Mujika Telleria

Osasunak eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dituzte Espainiako Kopako finalerdiak. Hortaz, euskal talde bat finalean arituko da

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.