Otsailaren 3ko bilkuran, Maiaren esanen aurkako adierazpena

Erredakzioa
Iruñea
2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Berriz ere oposizioa batzea lortu du. Asteotan Enrique Maia Iruñeko alkateak migratzaile adingabeen aurka hitzetik hortzera darabiltzan esanek EH Bilduren, Geroa Bairen eta PSNren arbuioa eragin dute. Iruñeko Udalaren hurrengo osoko bilkuran, otsailaren 3an, adierazpen bat aurkeztuko dute Maiaren adierazpenak arbuiatzeko.

EH Bilduk salatu du Maia hasia dela «migratzaileen kolektiboaren kontrako kanpaina batean, datu bakar bat eman gabe».EH Bilduren arabera, hauteskunde estrategia dago atzean, eta eskuin muturraren botoak lortzea da xedea. Gogorarazi dute Iruñea harrera hiri izendatua dela 2017az geroztik, eta konpromisoak dituela errefuxiatuekin eta haurrekin. «Navarra Sumak duela bi hilabete Unicefekin berretsitako konpromiso horiek hautsi nahi ditu? Voxen bideari ekin eta Haurren Eskubideen Konbentziotik ateratzea proposatuko du?».

Bestetik, Geroa Baik ere oso arriskutsutzat jo ditu Maiaren adierazpenak, uste dutelako bizikidetzaren kontra egiten dutela, eta udalaren eginbeharra ez dela hori, baizik eta gizarte kohesioari eusteko politikak proposatzea. Halako adierazpenek bide arriskutsu bat irekitzen dutelakoan daude, eta berretsi dute Nafarroa harrera herria dela, eta gizartearen gehiengo handi batek bat egiten duela horrekin.

PSNren udal taldeak, berriz, otsailaren 3an aurkeztuko duen adierazpenean, alkateari eskatuko dio mezu xenofoboak baztertu ditzala. Horrez gain, segurtasunari dagokionez, «neurriak hartzea» ere galdegingo dio, baina «gainerako erakundeekin elkarlanean».

Ostegun iluntzean elkarretaratze bat egin zuten Iruñeko udaletxearen aurrean, SOS Arrazakeria taldeak antolatuta. Ohartarazi zuten migratzaileen aurkako mezuetan beste katebegi bat dela, eta Nafarroako Gobernuari eskatu zioten esku hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.