Osakidetzaren inguruan itun bat hitzartzea proposatu du EH Bilduk

Erredakzioa
2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PSE-EEk eta EAJk hezkuntza eraberritzeko lege baten inguruan udaberrian hitzartu zuten ituna mugarria izan da, eta antzeko prozesu bat orain Osakidetzaren inguruan ardaztu behar dela proposatu du EH Bilduk.«Hezkuntza bezala, osasuna ere herritarren ongizatearen oinarrizko zutabeetako bat da, eta hor ere akordio zabal bat erdiesteko gai izan behar dugu», azaldu zuen atzo EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek. Horiek horrela, gaur proposamen horren inguruan ponentzia bat sortzeko eskea egingo dute parlamentuan. Iriartek nabarmendu zuen Osakidetzan ematen den artak oro har «okerrera» egin duela: «Lehen mailako arretan, bereziki». Oro har, okertze horren atzean «prekaritatea eta murrizketak» daudela uste dute EH Bildun, eta aldaketak behar direla.

Iriartek atzo gogora ekarri zuen duela urtebete ere proposatu zutela gaia lantzeko ponentzia bat eratzea, eta EAJk eta PSE-EE atzera bota zutela. Pentsatzen du «inork ez lukeela ulertuko» orain berriz hala jokatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.