Llarenaren aurkako salaketa aztertzeko saioa, hilaren 25ean

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurkaCarles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak jarritako salaketa aztertzekoak ziren, atzo, Bruselako epaitegi zibil batean. Epaitegi horretako lehen instantziako epaileak, baina, hilaren 25era atzeratu du saioa, defentsak hala eskatuta. Bi aldeen alegatuak idatziz jasotzera mugatu zen epailea, atzo. Espero bezala, Llarena ez zen epaitegira agertu.

«Inpartzialtasuna» leporatuta, U-1eko kausa judizialaren instrukzio epailearen aurkako salaketa aurkeztu zuten Puigdemontek eta erbesteratutako beste kontseilariek pasa den ekainaren 5ean. Euro bateko kalte-ordain sinbolikoa eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.