Llarenaren aurkako salaketa aztertzeko saioa, hilaren 25ean

Berria -

2018ko irailak 5
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurka Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak jarritako salaketa aztertzekoak ziren, atzo, Bruselako epaitegi zibil batean. Epaitegi horretako lehen instantziako epaileak, baina, hilaren 25era atzeratu du saioa, defentsak hala eskatuta. Bi aldeen alegatuak idatziz jasotzera mugatu zen epailea, atzo. Espero bezala, Llarena ez zen epaitegira agertu.

┬źInpartzialtasuna┬╗ leporatuta, U-1eko kausa judizialaren instrukzio epailearen aurkako salaketa aurkeztu zuten Puigdemontek eta erbesteratutako beste kontseilariek pasa den ekainaren 5ean. Euro bateko kalte-ordain sinbolikoa eskatu diote.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna