Emaginek ez du indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko

Erredakzioa
Donostia
2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Hondarribiko jaietan Emagin elkarteak ez du jarriko indarkeria sexistarik gabeko gunea: emakume gazteentzako zerbitzua da batez ere, eta festa lekuetan jartzen dute, eraso matxistak prebenitzeko eta informazioa emateko. Udalak iaz eskatu zion Emagini horrelako gune bat jartzeko, eta aurten ere asmo bera azaldu du. Ordea, Emaginek ez du jarriko, elkarteak adierazi duenez, haiek alardearen gaia mahai gainean jarri eta udalak atzera egin duelako.

Emagineko kideek azaldu dute «autokritika» egin dutela iaz Hondarribian gune horrek izandako zentzuari buruz: «Konturatu ginen ez genuela lotu alardearekin dugun gatazka indarkeria sexistarekin». Horregatik, udalaren eskaria jaso dutenean, erantzun diote hori egitea beharrezkoa dela; Emaginen esanetan, udalak jarrera aldatu du, eta atzera egin du: «Ez gaitu kontratatuko».

Udal gobernuaren jokabidea kritikatu du elkarteak: «Bermatu beharko luke emakumeok bizitzako eremu guztietan parte hartzeko dugun eskubidea, aurpegia zuritzeko ahalegin faltsuetan denbora galdu gabe». Bidenabar, jakinarazi du irailaren 8an Hondarribian izango dela, Jaizkibel konpainia parekidea babesten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.