Fiskalak dio 'Ciutat morta' ez dela 'O-4 auzia' irekitzeko nahikoa froga

Araitz Muguruza -

2015eko urtarrilak 20
Larunbatean TV3 telebistan estreinatu zuten Ciutat morta dokumentalean oinarrituta, O-4 auzia berriz ere irekitzeko eskaera egin zuen atzo Bartzelonako Udalak. Joaquim Forn alkatearen esanetan, dokumentalak froga gehiago eskaintzen ditu, eta berriz ere ikerketei ekiteko eskaria egin du. Fiskalak, ordea, ez du halakorik ikusten; haren esanetan dokumentala ez da behar besteko froga. Horrez gain, auzia irekitzeko Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aholkatu dio udalari.

Ciutat morta dokumentalak estreinatu aurretik ere eman zuen zeresana. Bartzelonako auzitegi batek laneko bost minutu ez emititzeko eskaera egin zion TV3ri. Patricia Heras gaztearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Etxe okupatu bateko atxilotuetako batekin nahastu zuten Heras, eta kartzelatu egin zuten. Udaltzain bati burura makila metaliko bat botatzea egotzi zion epaileak, eta hiru urte eman zituen kartzelan .