Baionar batek esku bat galdu du, eta Polizia salatuko du

2018ko abenduaren 11
00:00
Entzun
France Inter irratiak jakinarazi duenez, Baionako 26 urteko gazte batek, Antoine izenekoak, esku bat galdu zuen Jaka Horien protesta batean, larunbatean, Bordelen (Okzitania). Eskuineko eskua moztu behar izan diote, Poliziak jaurtitako granada bat eskuan lehertu zitzaiolako. Gaztea Jaka Horien manifestazio batean parte hartzen ari zen, eta hanka artean objektu bat ikusi zuen; Poliziari bueltan jaurtitzeko hartu zuen, eta eskuan lehertu zitzaion. Gazteak salaketa jarriko dio Poliziari, granadaz zauritutako beste sei lagunekin batera. Gaineratu du onartezina dela Poliziak lehergaiekin erantzutea arrautzak jaurtitzen dituztenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.