Irudia. Lampedusa (Italia)

«Arrisku bizian», porturatu ezinean

OPEN ARMS.
2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
MSF Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee GKE gobernuz kanpoko erakundeen Ocean Viking ontzia Mediterraneoan dago. Atzo beste 105 iheslari erreskatatu zituen, eta guztira 356 migratzaile daramatza barruan. Bestalde, Open Arms GKEaren izen bereko ontziko misioburuak atzo nabarmendu zuenez, ontzian doazen migratzaileak «arrisku bizian» daude animikoki. Lampedusatik (Italia) 29 bat itsas miliara dago. Azken egunetan Mediterraneo itsasoko uretan erreskatatutako 159 migratzaileetatik zortzi Maltara ebakuatu zituzten atzo. Ontzian dauden 31 adingabeei asiloa emateko eskatu dio Espainiak Maltan duen enbaxadari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.