Donostiako Ikor enpresa erosi du Belgikako Connect Group taldeak

jokin sagarzazu
2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Eskuz aldatuko da berriz Donostiako Ikor enpresa, zeinak zirkuitu elektronikoak diseinatu eta fabrikatzen dituen. Belgikako Connect Group taldeak erosi du. Ikorrek Donostian dauzka ekoizpen planta bat eta zentro teknologiko bat, 272 langilerekin. Gainera, beste lantegi bat dauka Mexikon (250 langile), eta beste bat Txinan (273 langile).

Urtebetean bigarren aldia da Ikorren jabetza eskuz aldatzen dutela. Iaz, Ebm-papst Alemaniako taldeak erosi zuen osorik. Otsailean, 21 langile kaleratuko zituela iragarri zuen, arrazoi ekonomikoak argudiatuta.

Salmenta berria datozen egunetan burutuko dute. Connect Groupeko kide izango da aurrerantzean Ikor, eta aurreko jabeak partaidetza minoritarioa izango du enpresaren akzioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.