Amaia Agirre Arrastoa.
Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

Berdin du ta

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Espainia eta Marokoren arteko partida. Partida autoko irratiko esatarien esanetara jarraitu nuen. Entzuten ari nintzen esaldien arabera, nik nire istorioa irudikatu nuen. Galdara konpontzera etorritako iturgin bati eta etxejabeari buruz ari zirela ziruditen. Eta ez bereziki elkarrekin oso adeitsu. Hona nire ERREtrasmisioa:

Goi mailako teknikoa argibideak ematen hasi da. Egindako sarrera oso itsusia izan da, baina hala ere, sukalderaino sartu da lotsarik gabe. Zuloa non dagoen ikusi du. Ekipoari bost minutuko beroketa agindu dio. Presioa izugarria da, eta indarrak ihes egiten dio nonbaitetik. Haserre eskua altxa eta denetik esaten hasi da. Badirudi beroaldia baretu eta bere onera etorri dela. Tenperatura jaitsi arren, atzealdean zuloak bistaratu dira eta aurrean iparra galduta dabiltza. Etxe jabeari txispak ateratzen hasi zazkio eta sua pizteko arriskua handitzen ari da. Hobe lukete reset botoiari emango baliote eta hutsetik hasi. Erasorako zehaztasuna izugarria da, baina pazientzia ezak faktura pasatu diezaioke. Etxejabeak aurrea hartu dio. Agian deitu ez dioten lekuan sartzen ari da, argi ikusi du, ordea, zirrikitua. Iturginak, ostera, hankak lurrean jarri dizkio, teknikoki aditua nor den erakutsi nahian. Garesti atera zaio defentsa lana, eta azkenean txartela atera aurretik txartelarekin ordaindu behar izan du...

Elkarri bizkar kolpeak emanez eta joko arauen barruansartzen diren tiki-takak eramangarriak dira. Termostatoak riki-raka egiten dueneaneta tenperatura gehiegiberotzen denean, ordea, galdararen etorkizuna galdera ikur bihurtzen da. Kanpotik dena hobeto ikusten da, eta gaur ere hala gertatu da. Kanpoko epaileak ez du ezer konpondu,baina bakoitza bere lekuan jarri du. Ez hotz eta ez bero.Berdinduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.