Azken hatsean galdu du partida Realak Tenerifen

2023ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Lehen zatian maldan gora jarri zitzaion neurketa Realari Tenerifen. Epailearen iritziz eskuarekin atera zuen baloia atepetik Ana Tejadak, eta penaltia ebazteaz gain atzelaria egotzi egin zuen 40. minutuan. PeƱak ez zuen barkatu 11 metroetatik, eta etxekoak aurreratu egin ziren markagailuan.

Jokalari bat gutxiagorekin lan gogorra egin zuten txuri-urdinek, eta 86.minutuan berdintzeko gola egin zuen Vanegasek falta jaurtiketa batean.

Txuri-urdinek pozez txoratzen ospatu zuten gola, baina azkenerako itsas ertzean ito ziren; 94. minutuan Mari Josek etxekoei eman zien garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.