Sagardo azoka gaur eta bihar Kursaalean

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Herenegun hasi zen Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardo Foruma. Lehen bi egunetan, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak eta tailerrak egin dituzte Astigarragako Erribera Kulturgunean, eta Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere han abiatu zuten atzo iluntzean. Euskal Herriko eta nazioarteko 30 dastatzailek epaituko dituzte hamabost herrialde ezberdinetako sagardoak, eta bihar banatuko dituzte sariak Donostiako Kursaal jauregian. Izan ere, toki berean egingo da gaur eta bihar sagardo azoka. Bertako eta nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera egongo da. 100 sagardo inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.