Emakumeen desagertze tasarik handienetakoa

2022ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Sonorako 4.322 desagertuetatik %78,54 gizonak dira, eta %21,33, berriz, emakumeak. Hala ere, Mexikoko estatuen artean, emakume desagertuen tasarik handienetakoa du Sonorak.

Desagertutako emakumeen erdiek 11 eta 20 urte bitartean dituzte. Hori dela eta, ikerketek emakumeen salerosketarekin lotzen dituzte desagertzeok. Sonorako erregistro ofiziala eta hainbat kolektibo feministak zehaztutako profilak bat datoz nazioarteko erakundeek emandakoekin: salerosketen biktimak sozialki eta ekonomikoki zaurgarriak izaten dira, eskolatze maila apalekoak, migratzaileak... Adituek proposatu dute teoria hori ikerketa lerro gisa hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.