ERREAKZIOAK

2017ko urriaren 28a
00:00
Entzun
«Zitalkeriaren eguna ez da zigor gabe geratuko. Gaizkile sediziogileek espetxean amaituko dute. Katalunia ez da independentea eta Espainiak batuta jarraitzen du. Zuzenbide estatuak independentzia aldarrikapenaren simulakroari erantzungo dio, demokrazia, eta gure eskubideak eta askatasunak babestuz».

Pablo Casado PP

«Kataluniak Espainia izaten jarraituko du, gobernatzen dutenak arduragabe batzuk izan arren. Ez da Espainia Katalunia gabe ulertzen, ezta Katalunia Espainia gabe ere. Zentzugabekerien lasterketa baten amaiera izan da gaurkoa, eta amildegirako ihesaldi bat. Puigdemont eta Junqueras Kataluniako eta Espainiako gizartea zatitzearen arduradun nagusiak dira».

Pedro Sanchez PSOE

«Triste gaude, ez zuten adierazpena egiteko eskubiderik. Aldarrikapena onartu duten alderdiak ez daude legitimatuta, bozen %48 inguru lortu zuten hauteskundeetan. Gobernatzeko eskubidea ematen zien horrek, baina ez independentzia aldarrikatzekoa. Katalanuniarren %80ak, eta gero eta espainiar gehiagok, defendatzen duena defendatzen jarraituko dugu, erreferendum adostu eta legal bat. Ez DUI, ez 155.a».

Pablo Iglesias Podemos

«Independentismoak demokraziari emaniko kolpearekin amaituko dugu. Bozen bidez bidaliko ditugu. Kataluniako gizartea zatitu nahi duten politikariek ez dute Espainia apurtzea lortuko. Demokratok demokrazia defendatzeko betebeharra dugu, espainiar askokO-23aren ondoren egin bezala, edo beste askok terrorismoaren aurka. Orain konstituzioa aplikatzea ez da aukera bat, betebeharra baizik».

Albert Rivera Ciudadanos

«Aldarrikapenak ez du balio juridikorik. Probokazio bat da, eta benetan arduragabea. Zoritxarrez, Rajoyk eta Puigdemontek zalantzazko egoera batera eraman gaituzte. Kataluniako Gobernuak denbora luzez nahasi ditu herritarrak, eta gauzak garbi uztea erabaki duen momentuan akats larri bat egin du».

Alberto Garzon IU
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.