Euskarazko irakaskuntzaren aldeko protesta

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Giza katea eginen dute bihar Baionan, Rene Cassinen sortetxearen eta suprefeturaren artean, euskalgintzako eragileek deituta. Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazioa abiatzea errefusatu zuen Bordeleko errektoretzak uztailean, eta gatazka irekia da. «Biziki kolpe gogorra» da euskarazko irakaskuntzarentzat, euskalgintzaren hitzetan, eta «lanjerra» sentitzen dute sail katoliko eta ikastolentzat ere. Baionakoaz gain, 22 protesta izanen dira Frantziaren meneko lurraldeetan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.