Albistea entzun

HURBILDU ETA LAU

Erromantizismo iraultzaileaz

Saioa Alkaiza -

2019ko urriak 18

Guk ez dugu printze eta printzesetan sinesten, are hala hasten den zutabe bat irakurtzen haste hutsak pereza ematen du, oinarrizkotasunaren oinarrizkotasunaz, jakin badakigu-eta maitasun erromantikoaren kontra gaudela, maitasun pentsamendua dela laranja erdiak bilatzera garamatzana, norbera zukutu arte, heteroarauaren zurrunean sakontzen duena, generoaren eraikuntzan bertan beste adreilu bat jartzen duena. Maitasun erromantikoaren kontra gaude, nahi ez genukeen gizarte horren isla delako, eta Mari Luz Estebanen hitzak gogora ekarriz, eredu hori delako mendeak pasatuta ere indarrez mantendu dena, gauzak bere horretan utziz. Honako hau, beraz, urteek aldatu ez dutena: «Maitasun eredu burgesa eta kapitalista, zeinean maitasunak (irrazionala arrazionalizatzen duena) gizonak eta emakumeak bereizten dituen, eta bikotea (heterosexuala) erdian jartzen duen».

Bestela esanda, bere garaian Anna Jónasdóttirek El poder del amor ¿Le importa el sexo a la democracia? liburuan Firestoneren pentsamendua jasotzerakoan azaldu zuen bezala, maitasuna beharrezkoa da patriarkatuaren mantenurako: «Patriarkatu garaikidean, maitasuna dominazio maskulinoaren zutabea da; izan ere, estatistikoki, emakumeek egindako maitasun inbertsioa handiagoa da: jaso baino gehiago ematen dute». Dioenez, maitasun plus hori dela-eta irteten dira gizonak esparru publikora autoestimu handiagoarekin, jasotako erreziprozitaterik gabeko kariñoaren ondorioz. Gauzak horrela, eta berriz diot, maitasun erromantikoaren kontra gaude. Ezinbestean.

Edo bestela, Estebanen Crítica del pensamiento amoroso lanean irakur daiteke Jónasdóttiren pentsamenduaren beste ale bat; eta merezi du gogora ekartzea: «Kapitala alienatutako lanaren metaketa bada, autoritate maskulinoa (emakumeengan duen eragina dela eta) maitasun alienatuaren metaketa da». Horregatik, berriz ere: maitasun erromantikoaren kontra gaude.

Ez naiz hutsetik ari, ez naiz berritik ari; aspaldi dago «gure» ezkerreko giroetan mugimendu antierromantikoa. Hau bagenekien. Aurrekoan, lagun batek, baina, gako bat eman zidan pentsatzeko ez ote garen ari geure buruari jarritako tranpan erortzen deseraikitze lan hauetan: «Bikotearen tiraniatik ihes egin nahian, lagun talde batean jarri nuen nire indarra, kolektibo batean, aurrera begirako proiektu bat garatzeko, eta, total, azkenean, bikotea baino gehiago erromantizatu nuen kolektiboa!».

Eta azaldu zidan nola imajinatu zituzten denen artean etxe berri bateko planoak, eta kolektibitatean nola pentsatu zituzten inoiz jaioko ez diren alegiazko haur batzuen bizitzak eta nola indar pila jarria zuen proiektuan, ia ahitzeraino, eta nola azkenean, bada, nola hautsi zen.

Eta nik neure burua ikusi nuen, binakako egitasmotik ihesi, eta lagun taldeak eta proiektu politikoak erromantizatzen. Erromantiko bezain inkoherente.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRRIA / BERRIA

«Zergatik egon behar dut nik kontrolpean?»

Maite Asensio Lozano

Manuelaren senar ohiak eskumuturrekoa darama. Manuela hiltzen saiatu zen. Gizonak maiz uzten du gailua kargatu gabe, eta, alarmak etengabe jotzearen ondorioz, antsietate arazoekin dabil emakumea.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Kontrol telematikoa hobetu beharra

Maite Asensio Lozano

Tratu txarrak ematen dituzten gizonei eskumuturreko telematikoa jartzea maizago eskatuko dute poliziek eta fiskalek, baina gailu horien nahi gabeko ondorioek kezka piztu dute eragileen eta biktima taldeen artean.

Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak atzo antolatutako elkarretaratzea, hustu duten atartearen aurrean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bizilagun gehiago kaleratuko ditu Azora putre funtsak Donostian

Jone Arruabarrena

Ategorrieta hiribideko beste eraikin bateko bizilagunak bota ditu. Putre funts horrek Donostiako 300 etxebizitza erosi ditu azken urteetan, Gros eta Amara auzoetan

<em>Aita Mari</em> ontzia Pasaiako portuan (Gipuzkoa), 2020ko uztailean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

'Aita Mari' ontziari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak

Isabel Jaurena Edurne Begiristain

Zigorrak lotura du 2020an Palermon gertatu ziren ekintza batzuekin. Itsas Salbamendu Humanitarioak alegazioak aurkeztuko ditu

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.