Euskararen dekretu berria lantzen ari dira Nafarroan

2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak adierazi du dekretu berri bat lantzen ari direla administrazioan euskara erabiltzeari buruz. «Adostasun arau bat» izatearen alde egin du, «inork ez dezan arau honetan inposiziorik ikusi, baina ezta atzerapausorik ere». Osasunbideko 114 mediku posturen deialdiari buruz EH Bilduk egin dion galderari erantzunez iragarri du dekretu berriaren lanketa. Remirezen hitzetan, deialdi horretan «indarrean dagoen araudia aplikatuko da» merezimenduen balorazioari dagokionez.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko legebiltzarkideak herritar batzuek pairatzen duten «diskriminazioa» gaitzetsi du, eta «autokritika» falta leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.