Melodie Masseren hilketa argitzeko epaiketa hasi da

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Orain bi urte hil zuten Melodie Masse, Uztaritzen (Lapurdin). 23 urteko gaztea amaren etxebizitzan zegoen, eta sexu erasoak egin ondoren, hil egin zuten. Gizonezko bat epaitzen hasi ziren atzo Pauen, Cedric Bernasconi, hiltzailea delakoan. Poliziaren arabera, atxilotu zutenean hilketa aitortu zuen. Atzo, epaiketaren lehen egunean «barkamena» eskatu zion Masseren familiari. Azaldu zuen «oinetako batzuk erosteko asmoz» sartu zela emakumearen etxera. Akusazioek bizi osorako espetxe zigorra eskatu dute Bernasconiren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.