GAKOAK

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Hiru atal falta ziren adostekoAutogobernu Lantaldean,eta atzo itxi zituzten akordioak.

Eskubideak. Diru sarrerak bermatzeko, hezkuntzarako, osasunerako, zaintzarako, lanerako eta etxebizitzarako eskubideak aitortzen dira. Berariaz jasotzen da andreen eskubidea garapen pertsonalerako, askatasunerako eta berdintasunerako.

Nazioarteko harremanak. Nazioarteko erakundeetan ordezkaritza izateko eta Europako Batasuneko legeria euskal instituzioek ezartzeko aukera aitortzen da.

Estatutuaren erreforma. Estatutua moldatzeko ekimena izan dezakete Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, udalen %20k edo gutxienez herritarren %5ek, herri ekinaldi legegilearen bidez. Estatutu berrian galdeketa gaitzailearen aukera jasoko da etorkizuneko balizko erreformetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.