Ainhoa Oiaga. Donibane eskolako ama

«Eskaintza zeharo murriztu dute, eta ia ziurra da ez dugula tokirik izanen»

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Azken bi ikasturteetan, Ainhoa Oiagak Donibane haur eskolara eraman izan du alaba zaharrena, «euskarazko eredua eskaintzen zutelako». 3 urte beteko ditu aurki alabak, eta Donibane auzotik gertu dagoen Amaiur D ereduko ikastetxe publikoan izena eman dute jada. «Arazoa, orain, haur txikienarekin daukagu», azaldu du: «Euskarazko hezkuntza eman nahi badiogu, desplazamendu handia egin beharko dugu, Arrotxapea edo Txantrea auzoetaraino, eta hori kasurik onenean». Izan ere, euskarazko lerroa duten eskolak murriztearekin batera, ikaspostu ugari ere kenduko ditu Enrique Maia alkateak: «Hortaz, desplazamendua egiteko prest egonen bagina ere, ia ziurra da ez dugula tokirik izanen, eskaintza murriztu izanaren ondorioz. Erdarazko ereduetara bultzatu nahi gaituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.