SOSLAIA. Rodrigo Gartzia

Ertzaintzako zuzendari izendatu dute

Erredakzioa
2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Aldaketak hasi dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean. Rodrigo Gartzia (Ermua, Bizkaia, 1957) izango da Ertzaintzako zuzendaria, Lehendakaritzaren arabera. Azken urteetan, Segurtasun Sailean aritu da, koordinazio zuzendari. Gervasio Gabirondo ordezkatuko du.

Administrazioan ibilbide luzea eginda, 2009an gobernutik irten zen, eta euskalgintzan lanean hasi: Azkue fundazioko zuzendari izan zen 2013ra arte. Euskalgintzan aritu zen 1980ko hamarkadan ere: besteak beste, zuzendari izan zen Ermuko Anaitasuna ikastolan, Donostiako Axular lizeoan eta Eibarko Mogel ikastolan.

Irakasle ikasketak ditu, eta Filosofia eta Letretako lizentziaduna ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.