KRONOLOGIA

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Hauexek dira Ostiral Santuko Akordioak onartu ez dituzten talde armatu errepublikanoen atentatu nagusiak:

1998ko abuztuak 15. Omagh hirian 29 pertsona hil zituzten bonba-auto bat zartarazita. Benetako IRAk hartu zuen erasoa bere gain.

2002ko abuztuak 1. Armadako langile bat hil zuten Derryko base militar batean, lehergailu bidez. Poliziak Benetako IRAri egotzi zion erasoa.

2003ko abuztuak 18. Benetako IRAk 35 urteko gizon bat tiroz hil zuen Belfasten. Barkamena eskatu zuen ondoren.

2009ko martxoak 7. Erresuma Batuko bi soldadu hil zituzten tiroz Antrim hirian. Benetako IRAk hartu zuen atentatua bere gain.

2009ko martxoak 9. Polizia bat hil zuten tiroz Craigavon hirian. Jarraipeneko IRAk hartu zuen erasoa bere gain.

2011ko apirilak 2. Polizia bat hil zuten Omagh hirian, haren autoari bonba bat atxikita. Talde batek IRAren izenean aldarrikatu zuen erasoa.

2012ko azaroak 1. Espetxezain bat tiroz hil zuten autobide batean. IRA Berriak bere gain hartu zuen lehen hilketa izan zen.

2016ko martxoak 4. Espetxezain bat larri zauritu zuten haren autoari bonba bat atxikita. Handik 11 egunera hil zen. IRA Berriak bere gain hartu zuen erasoa.

2019ko apirilak 18. Kazetari bat hil zuten tiroz, Derry hirian. IRA Berriak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.