Seaskako ikasleen protesta, Bernat Etxepare lizeoan

2021eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko ikasleek eta irakasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo, Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Bordelen (Okzitania) ziren protesta egitekoak, baina eguraldia zela eta, bertan behera utzi zuten bidaia. Brebetan eta baxoan egindako azken erreformak deitoratu zituzten, baitaFrantziako Konstituzio Kontseiluak murgiltze eredua konstituzioaren aurkakotzat jo izana ere. Ā«Aski dugu umiliatuak izateaz gure hizkuntzan bizi eta ikasteko nahia aldarrikatzen dugulako. Gure eskubideak errespetatzea eta azterketa ofizial guztiak gure hizkuntzan egitea eskatzen dugu azkarkiĀ», esan zuten ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.