Oposizioari armak eman nahi izatea egotzi die Errusiak AEBei

mikel rodriguez
2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Nicolas Maduro presidentearen aurkako ekinaldia hasi zenetik, Venezuelako Gobernuak nazioartean duen babesle nagusietako bat da Errusia. AEBei eta NATOri leporatu die Venezuelako oposizioari armak eman nahi izatea. «Informazio baten arabera, Estatu Batuetako enpresa batzuk eta NATOko aliatuak ekialdeko Europan armak eta munizioa erosi nahian ari dira Venezuelako oposizioari helarazteko», adierazi zuen atzo Maria Zakharova Atzerri ministrordeak. Gainera, AEBei leporatu zien «Venezuelako mugatik hurbil» tropa bereziak eta baliabide militarrak kokatzea.

Tareck El Aissami Venezuelako Industria ministroak Moskura bidaiatu zuen atzo, eta Errusiako Interfax agentziak argitaratu du Delcy Rodriguez presidenteordea ere «aurki» dela harat joatekoa.

Txina da Maduroren bertze babeslerik boteretsuena. «Txina esku hartze militar ororen aurka dago, baita gatazka larriagotzea eragin dezakeen edozein ekintzaren aurka ere», adierazi zuen atzo Geng Shuang Atzerri Ministerioaren bozeramaileak, Pekinen egindako agerraldi batean. Txinaren etsai historikoak, Japoniak, atzo adierazi zuen «babes osoa» emanen diola Juan Guaido Venezuelako oposizioko liderrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.