FABORITOAK

2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Richard Carapaz (Ineos). Ezustean irabazi zuen 2019ko Giroa, baina oraingoan, hautagai nagusi moduan abiatuko da. Tartean, podiumera igo da Vueltan eta Tourrean, eta olinpiar txapeldun izan da.
Simon Yates (Bike Exchange). Iaz hirugarren izan zen, baina zorra kitatu gabe du oraindik Giroarekin. Edozertarako gai da. Ibilbideak, teorian, mesede egiten dio.
Mikel Landa (Bahrain). Dena du alde onenen artean egoteko. Haatik, ezbeharren mamua beti du gainean arabarrak. Iazko Giroan, esaterako, bosgarren etapan joan zen etxera, eroriko baten erruz.2015ean hirugarren izan zen. Bilbao da Bahrainen beste hautagaia.
Joao Almeida (UAE). Neurria ondo hartua dio lasterketari: laugarren izan zen 2020an, eta seigarren 2021ean. Nortasun handia du, igoeretan ondo defendatzen da, eta hautagaien artean, hura da onena erlojuaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.