Lurrean sustraitutako artea

'Gure argi-'hitz'-kiak' erakusketan aurkeztuko dituzte hainbat euskal sortzailek euren lanak, Senpereko Amotz-Larraldean

Naia Begiristain Etxezarreta -

2018ko abuztuak 1
Gure argi-'hitz'-kiak erakusketa hasiko dute gaur Senpereko Amotz-Larraldean (Lapurdi). Hatsa elkarteak urtero egiten duen olerki bildumako artisten lanak ahalko dira ikusi. Erakusketa egunero izango da 16:00etatik 20:00etara, eta sarrera, berriz, doakoa.

Artelanak lurraren gainean jarri dituzte, olerki bildumaren egileek adierazi dutenez, «idatzi eta argazkiak lurraren gainean ezarrita, beren sustraiekin bat» egingo dutelako. Euskal kulturgintzan ezagunak dira olerki liburuaren hainbat egile: haien artean daude Jose Luis Otamendi, Itxaro Borda eta Lucien Etxezaharreta idazleak.

Artelanak ikusteaz gain, hainbat ekitaldi egingo dituzte bisitariek erakusketaren inguruan. Esaterako, abuztuaren 10eko eta 17ko txangoak. Lehenengoan, Sarako (Lapurdi) Sualmendira joango dira; bigarrenean, Senpereko Santa Barbara bisitatuko dute. Larraldetik abiatuko dira ibilaldiak, 09:15ean.

'Gure argi-'hitz'-kiak'

Gaurtik hilaren 17ra arte,

Senperen (Lapurdi).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna