Noiz sortua: 2019-05-07 00:30:00

Asironek 130 neurri proposatu ditu «biharko Iruñea eraikitzeko»

Joseba Asiron, atzo.
Joseba Asiron, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU

Joxerra Senar -

2019ko maiatzak 7

Udal hauteskundeei begira, hauteskunde programa aurkeztu zuen atzo EH Bilduk. «Biharko Iruñea eraikitzeko» 130 neurri aurkeztu zituen Joseba Asiron koalizio abertzalearen zerrendaburuak. «Ilusiozko hiri sendo baten proiektua eraikitzeko» proposamena dela azpimarratu zuen egungo alkateak. Amaitu berri den legealdia, berriz, «historikotzat» jo du: « Ezkerreko gobernu aurrerakoia bat osatu dugu, eta herritarrei ireki diegu udala».

Kanpaina ate joka da. Ostegun gauerdian hasiko da ofizialki, baina hari begira daude alderdiak. Asironek, zerrenda osatzen duten gainerako hautagaiak alboan zituela egin zuen agerraldia: tartean zeuden Maider Beloki, Joxe Abaurrea, Marian Aldaia, Endika Alonso, Amaia Izko eta Amaiur Feliu.

Asironen arabera, «anbizioz» jokatu nahi du EH Bilduk, etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduan izan dadin hiriburua: «Ingurumenarekin eta pertsonekin errespetuz jokatuko duen hiria nahi dugu, garapenerako eta hobekuntzarako aukerak eskainiz eta gizarte eskubideetan aurrea hartuz».

Legealdi honetan egindako politiketan sakondu nahi dute. Adibidez, etxebizitza arloan auzoetan 300 alokairu sozial eskaini nahi dituzte, pobreziari aurre egiteko plan bat garatuko dute, herritarrengandik gertu egongo den polizia eredua sendotzeko neurriak hartuko dituzte, euskara zerbitzuen aurrekontuak %50 igo nahi dituzte, Labriteko pasabidea berritzeko lehiaketa sustatuko dute... Gainera, beste hainbat neurri bultzatu nahi dituzte: ingurumen arloan, hondakinen kudeaketan, berdintasunean, ekonomian, haur eta gazteentzat, hirugarren adinekoentzat...

Lau urteoi begira, Asironek nabarmendu du Iruñea «erreferentzia bat» izan dela berdintasunaren, memoria historikoaren edo trantsizio energetikoaren esparruetan. Kontuak orekatu dituzte eta inbertsioak %60 handitu. «Batik bat iruindarrekin hitz egin dugu, haien arazoak eta lehentasunak entzun ditugu».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna