Koronabirusa

Parisek uztailaren 10ean kendu nahi du alarma egoera

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Ondo bidean, Frantziako Gobernuak uztailaren 10ean indargabetu nahi du larrialdi egoera. Parisek martxoaren 24an ezarri zuen alarma egoera, eta askatasun zibilen aldeko erakundeek eskatu diote gehiago ez luzatzeko.

Larrialdi egoera kenduta ere, gobernuak hainbat eskumen gordeko ditu lau hilabetez: besteak beste, maskarak eramateko betebeharra. Horrez gain, gobernuak pertsonei eta ibilgailuei zirkulatzea debekatu ahalko die; aretoak, dendak eta bestelakoak itxi ahalko ditu; eta elkarretaratzeak eta bilkurak mugatu edo debekatu ere bai. Edonola ere, ezingo du konfinamendu zorrotzik ezarri; horretarako, larrialdi egoera berriz ezartzeko dekretua beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.