PSOE-REN ZUZENKETAK

2022ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
PSOEk 37 zuzenketa aurkeztu dizkio trans legearen proiektuari. Hauek dira zuzenketa nagusiak:

Genero autodeterminazioa. Sozialistek proposatzen dituzten aldaketa nagusietako bat da 16 urtetik beherakoek eta 12 urtetik gorakoek baimen judiziala behar izatea erregistroan sexua aldatzeko. Jatorrizko arauan, adingabeek eska dezakete aldatzeko, epaile baten onespenik gabe.

Sexu aldaketa lehengoratzea. PSOEk proposatu du sexu aipamenaren aldaketa lehengoratzeko onespen judiziala izatea. Lege proiektuak dio itzulgarritasun hori baimen judizialik gabe eskatu ahal izango dutela 14 urtetik gorakoek.

Indarkeria. PSOEk nahi du legetik kentzea genero berekoen arteko indarkeriari buruzko aipamenak, ez parekatzeko genero biktimekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.