Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. ANALISIA

Gustuko habiara

Gorka Azkarate -

2017ko abenduak 19

Orain lau urte Maialen Lujanbioren burutik Amets Artzallusenera jauzi egin ostean, azken hamarkadan gustukoen duen habiara itzuli da berriro txapela, bertatik zergatik alde egin zuen bere buruari galdezka bezala, agian. Santu Guztien Egunean Irungo Artalekun Lujanbiok eman zuen erakustaldiaren ondoren, txapelerako hautagai sendoena bera zen, eta BECen bere nagusitasuna berretsi zuen. Txapelketa honek entzulearen memorian iltzatuta geratu ohi diren bukaera edo arrazoi antologiko horietakoak baino gehiago, bertsoaldi beteak eta zenbait gairi erantzuteko bide berriak utziko zituen bere bidean, Lujanbio izanik, ertzak bilatu eta azaleratzeko ahalegin horretan, irabazle. Txapelketa lehia den aldetik, lehen posturako behintzat ez zen lehia handirik izan igandean: saioa aurrera joan ahala, ziurtzat jotzen zen Lujanbio buruz burukoan arituko zela, eta ez hori bakarrik, edozein izanik ere bigarren bertsolaria, ia ezinezkoa izango zuela bigarren horrek hernaniarra gainditzea. Eta hala gertatu zen.

Hortik atzera, borroka latza. Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Artzallus eta Igor Elortzaren artean berdinketa, Aitor Sarriegi ere hortxe, eta Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre oso urrun ere ez. Puntuaketaren misterioak, egun osoko jardunaren ostean, 1.100 puntuko eskalan, gezurra dirudi 0,5 edo 1,5 puntuko aldeak egotea bertsolarien artean. Aitor Mendiluzeren aldera erori zen txanpona, eta bera izan zen Lujanbioren bidaide azken txanpa horretan. Ohi bezala, bertsotan serio jardun zen andoaindarra, eta poliki-poliki koxkak igotzen ari da. Bertso on asko kantatu zituen, eta oso onak ere bai, bat baino gehiago. Bere kasuan, Durangon ofiziotan eta puntu erantzunetan osaturiko lan txundigarriak betiko geratuko dira bertsozaleon oroimenean.

Sustrai Colina saioan oso sartuta aritu zen kantuan. Esango nuke txapelketa hau mimoz prestatu duela, eta kalitate jauzi nabarmena eman ostean, buruz burukotik puntu erdi ziztrinera geratu zen. Arratsaldeko puntukakoan Elortzarekin egindako saioa, edo segidan osatu zuen bakarkakoa, eskola garaian klasekideen irainen jomuga izandako Iñigo Urkulluren larrutik kantatuz, antologikoak izan ziren. Amets Artzallus laugarren, buruz burukotik oso gertu hau ere, goizean bere mailatik urrun baina arratsaldean pixka bat berpiztu zena. Ez zuen bere egunik onena izan. Txapelduna zuzenean hurrengo finalerako sailkatua egote hori bere kalterako ez ote den... Igor Elortzak agur esan zion txapelketetako bere ibilbide emankorrari, elegante eman ere. Ofiziotan aritu zen igandean bakarkakoetan baino finago, ohi duenaren kontra. Arrastoa utzi du bertso jokoaren saltsa honetan, eta aurrerantzean jolasean segituko du, plazaz plaza. Aitor Sarriegik egingo duen moduan, eskiak eta mendiak uzten dioten heinean behintzat. Beasaindarrak buruz burukoa behatz puntekin ukitu zuela esatea ez da gehiegikeria. Askotan esan izan da, txapelaz gain beste sari asko ere banatzen dituela txapelketak. Sarriegik entzule asko poltsikoratu ditu, hasi Irunen, segi Iruñean eta Barakaldon bukatu. Estilo propioa landuz bere bidea urratu du, eta puntan dagoela erabaki du trenetik jaistea. Ba ote gidoi hoberik idazterik? Koxka txiki bat beherago, baina ez oso behean, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Añorgarrak, finalerdietako ildoari leial, bertsotan zuzen egin zuen, baina BECeko plazak eskatzen duen plus hori eman gabe. Finalera iritsi den bertsolari batez ari garela kontuan hartuz arinkeria dirudien arren, esango nuke txapelketa gris xamarra osatu duela, ez behintzat berak irudikatuko zukeen modukoa. Izango ditu txapelketa gehiago, oraindik gaztea da eta... Unai Agirrek gaztaroa ahaztua izanagatik, itxita zeukan atea irekita utzi zuen, lau urte barru berriz ere parte hartuko duela iradokiz bezala. Ez da gutxiagorako. Finalera iristea gutxi ez, eta zenbait bertsoaldi ederretan protagonista izatea lortu zuen. Beretik kantatuz, baina guztiontzat. Ez dago gehiago eskatzerik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Organoa, zubi lanerako tresna

Organoa, zubi lanerako tresna

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten, 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hura eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian, buruz burukoan. Haien atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri eta Eneko Fernandez Maritxalar.
Horrela jarraitu du finala BERRIAk, zuzenean.

Stanislaw Lem, 1962an, Krakovian (Polonia). ©EFE

Itsasoa, itsasoa

Joannes Jauregi

Stanislaw Lem idazle poloniarrak ehun urte beteko zituzkeen aurten, eta duela hirurogei kaleratu zen haren obra nagusia, 'Solaris' eleberria; nobela bikaina da, klasiko peto-petoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.